XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Milla bizi izan eta danak guztiyak Jesus-gatik emango baginduz, Sakramentu Doit-Doitsuba asmatzean bakarrik erakutsi digun maitetasuna bear bezela ordaintzeko gauza oso txikiya izango lirake.

Ta alere, zintzotasun ain aundiren erantzugarrirako, goiberatze ta bidegabe besterik artzen ez du, bere Lege ta esanak sarri-sarritan oñazpiraturikan ikusten ditubala.

¿Nola ikusi bear ditugu Jesus-en Biyotzari egunean-egunean eta asko bider egiten zaizkan txarkeriyak, biyotz-biyotzean miñ artu ta gure maitetasunaz ori gozatzen sayatu gabe?.

Aldareko Sakramentuban guganako maitetasun barru-barrutikakoz irazekiya, bere indarr-laguntzak gure biyotzetara ixurtzeko zaletuba, guri bere buruba eman eta Jaun'artzean gure biyotzetan sartzeko gur bizitan dagoan Biyotz Jainkozkoaren ondonai sutubak ¿orrenbesteko eskergabekeri ta zintzoez irabazi al du?.

¿Jesus-en Biyotzak ikusten dituban eramankizunak, kupitu gabe gogoratu al ditzakegu?.

Jesukristok erakutsi digun maitetasuna gogoan ez eukitzeak, ez bestek, zabarkeri galgarri au sortu-erazi dezake.

Jauna, nere itxukeriya orain ezagutzen det; Zuzaz oso azturikan bizitu naizela, ta zure Biyotz Doit-Doitsuba asko ta asko bider bidegabetu dedala aitortzen det: bañan orrenbeste txarkeriyaz egiyazko damu artzen det, eta garbai-garbaiturikan diyotsut:
Nere Jesus gozo-gozo (...) (153-garren orrialdiyan).